Páginas

miércoles, 28 de marzo de 2012

28/03/2012

Atzo amonaren etxera joan nintzen eta bertan nengoela, amonarekin solasean aritu nintzen hezkuntzaren gaiari buruz. Amonak bere ezagun batek kanpora joan zela bere gradua edo bukatzean esan zidan, hemen lanik ez zegoelako eta abar...egia da gaur egun krisian garela eta geroz eta murrizketa gehiago ikusten hari garela eta lan gutxiago dagoela, horregatik, jendeak kanpora joateko beharra du.
Bestalde, esan zidan teleberrian entzundako notizi bat. Ez zela oroitzen non izan zela zion, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan. Notiziak zera zion: Hobeto dela haurrei etxeko lanik ez bidaltzea.
Gainera arrazoi honekin arrazoitu zuten: askotan haurrek gurasoen laguntzarekin askoz gehiago nahasten direla eta hortaz, hobeto zela hori saihestea.
Orduan nik amonari erantzun nion, berez bidaltzen dituzten etxeko lanak klasean azaldutako zerbaitetaz dela hortaz zer erantzun jakin beharko luketeela  inogo laguntzik gabe, baino egia da baita nik ere amari askotan eskatzen niola laguntza hortaz ez dakit zer pentsatu...
Zer da hoberena?
Bestalde, etxeko lanik ez badiezu bidaltzen ziur nago ez dutela libururik irekiko, hortaz etxeko lanak bidalita behintzat ikusitakoari erreferentzia minimo bat egingo die. Baina ala ere, erreferentzi hori ez badute ulertzen...
Horregatik diot, ez dakitela zer pentsatu eta bertan geratu nintzen pentsatzen eta ezin izan nuen inongo emaitzik atera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario