Páginas

jueves, 19 de abril de 2012

La Reforma Laboral

Orain dela gutxi pasa dugu azkeneko greba martxoaren 29 an. Askok eta askok kalera atera ziren bai enpresagizon bai lagileok ere, baina baziren batzuk bere lanera joan zirenak greba egitearen bekdur zirelako.
Niri benetan atentzioa deitzen didana honi buruz noski hezkuntza/heziketari buruzko alderdi hori da, noski.Bertan honelako gauzak esaten ziren. http://ccoo-universidad.blogspot.com.es/2012/03/diptico-reforma-laboral-en-educacion.html Zer pasako da horrela jarraitu ezkero?
Azken egunetan hezkuntzari buruzko erreforma gehio egingo direla entzuten ari naiz alde batetik Frantzian emandako greba, heren egun entzundako albistean nun nahi dute gela bakoitzeko 30 ume egon.. orduan nola nahi dute gauzak horrela eginez lana sortu?
Askotan pentsatzen jartzen naiz eta atzo bertan entrenamenduan nengoela lagun batek esan zidan (bera HH-ko irakaslea) karrera bukatzerakoan lanik ez nuela eukiko... Gainera, lehengo egunen irakurri nuen "Semanal"-ean hurrengo urtean karrera bat hasi behar dutenak edo karrea egiten ari direnak edo jadanik bukatu dutenak.. zer pentsatzen zuten eta zer egingo edo egin duteen beraien bizitzeki. Batek zion ez zeukala beldurra kanpora joan behar balu joango zela eta azkeneko batek karrera bukatu duena berriz hemen bilatzen saiatu zla eta aurkitu ez zuenez kanpora joan zela zion.

Ez dakit nola bukatuko den hau guztia baino argi daukat ez dudala uko egingo gustatzen zaidan hori ez egitea hemen lanik ez dagoelako hortaz, ez badago edonon bilatuko dut lana.

miércoles, 28 de marzo de 2012

28/03/2012

Atzo amonaren etxera joan nintzen eta bertan nengoela, amonarekin solasean aritu nintzen hezkuntzaren gaiari buruz. Amonak bere ezagun batek kanpora joan zela bere gradua edo bukatzean esan zidan, hemen lanik ez zegoelako eta abar...egia da gaur egun krisian garela eta geroz eta murrizketa gehiago ikusten hari garela eta lan gutxiago dagoela, horregatik, jendeak kanpora joateko beharra du.
Bestalde, esan zidan teleberrian entzundako notizi bat. Ez zela oroitzen non izan zela zion, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan. Notiziak zera zion: Hobeto dela haurrei etxeko lanik ez bidaltzea.
Gainera arrazoi honekin arrazoitu zuten: askotan haurrek gurasoen laguntzarekin askoz gehiago nahasten direla eta hortaz, hobeto zela hori saihestea.
Orduan nik amonari erantzun nion, berez bidaltzen dituzten etxeko lanak klasean azaldutako zerbaitetaz dela hortaz zer erantzun jakin beharko luketeela  inogo laguntzik gabe, baino egia da baita nik ere amari askotan eskatzen niola laguntza hortaz ez dakit zer pentsatu...
Zer da hoberena?
Bestalde, etxeko lanik ez badiezu bidaltzen ziur nago ez dutela libururik irekiko, hortaz etxeko lanak bidalita behintzat ikusitakoari erreferentzia minimo bat egingo die. Baina ala ere, erreferentzi hori ez badute ulertzen...
Horregatik diot, ez dakitela zer pentsatu eta bertan geratu nintzen pentsatzen eta ezin izan nuen inongo emaitzik atera.

jueves, 8 de marzo de 2012

Nire ikaskuntza prozesua

Nik ikasten jartzen naizenean, lehenik eta behin behar deten maiteriala nire eskuz idatzita egotea behar dut, berdin zait oso txukuna ez badago, zeren ikasten dudanean ikasitako hori ulertu beharra dut hortaz txukuntasuna ez da gehien larritzen nauena.
Bestalde ixiltasuna beharrezkoa dut, baita papera eta axotaren bat ere. Ikasteko, nik erabiltzen dudan metodologia ikasi dudan hori edo ikasten ari naizen hori berriro idaztea da, hau da, dena irakurri hainbat aldiz ulertuz, et gero ikasi eta gogorazen dudan hori idatzi...
Leheno normalean gauean ikasten nuen, goizean denborarik ez neukalako. Orain berrz, goizeetan ikastea naiago dut hobeto geratzen zaizkit gauzak.

Gogoratzen dut DBHn eta Batxillergoan neukala irakasle bat biologia ematen zidana oso irakasle ona zela, gauzak azaltzean dena marrazkikin eta arbelan idatziz egiten zuen.
Oso gustokoa nuen era hori baina baita  egunez egun, aurreko egunean egin dezuna errepasatuz ere, horrela asko ikasten da.

miércoles, 7 de marzo de 2012

2012/03/07

Atzo psikoko klasean nola hezitu behar den edo saihatu behar garen hitz egiten aritu ginen.
Badirudi, eredu orokor batean, baina hainbat eredu edo ariketak sustatu ahal daitezen, eman behar ditugu eta hau ulertzea asko kostatu zitzaidan hau ulertzea ez nekin nola egin daiteken gauza bat esanez hainbat eredu eman.
Adibide batekin hobeto ulertuko da esan nahi dudan hori. Adibidez, zu klasean zaude eta umeei irakurtzen irakatsi behar diezu. Hain anitzak izanda bakoitza era batera ikasiko du, ados nago 10 ume eredu berdina jarraituko dutela eta beste 5 beste bat. Baina nola irakatsi modu orokorrean gauza berdina ume desberdinei? azkenean ulertu nuen, gauza da, irakurtzeko baten bat beti emandako eran egingo duela, hau da, N+E = NE eta beste batek berriz N hizkiaren irudi batekin eta E hizkiaren beste irudi batekin NE jartzen duela ikaskiko du. Nahiz eta eredu berdinetik atera N+E hori  forma desberdinez ikasten ari dira batek irudiak ikusiz eta beste batek berriz hizkiak soilik.
Orduan. hezitzaileak garen heinean, kontuan hartu behar dugu ikasleen gaitasunak eta modu bat baino gehiago eman behar dizkiogu.

martes, 14 de febrero de 2012

2012/02/13

Hezkuntzan orokorrean eta ikaskuntzan zehazki neutralak izan gaitezke?
Nire ustez ez, beti egongo da  norbaitekin beste batekin baino feeling gehiago izango dunuik hortaz nahiz eta gauza bera egin normalean batengana gerturatuko zara gehiago. Gainera esaten danez, egiten duzu ikusi duzuna eta nire bizitzan beti ikusi izan dut irakasle batzuk gertutasun gehiago eduki dutenak pertsona batzuengan niregan baino eta alderantziz ere hortaz, beti egongo da norbait begitik ez zaizuna sartuko eta naiz eta saiatu neutrala izaten batzuetan hanka sartuko duzu.

Ze desberdintasun dago neutrala izatetik objektiboa izatera?
Neutrala: bi gauzen artean erdian geratzen den zerbait erabakitzea izango litzake
Objektiboa: gauzak diren bezela esatea.
Adibide bat jarriko dut hobeto ulertu dezan, ezkerrekoa edo eskubikoa izateko aukera duzu ba zuk aukeratzen duzu ez bata ez bestea, bietatik gauzaren batekin ados zaudelako baino ez denarekin hortaz ez dezu ez gustiz bat nahi ezta bestea ere, horregatik ukeratzen duzu bietatik gauzak hartzea. (neutrala)
zure ikastetzeko paretak berdeak eta txuriak dira hortaz zuri aldetzen badizue ze kolorekoak diren zure erantzuna bereak eta txuriak direla izango da. (objektiboa)
Honekin baliaturik, batzuetan neutrala izango zara gauza batzuetzako eta beste batzuentzako berriz objektiboa, egoeraren arabera.

miércoles, 8 de febrero de 2012

2012/02/07

Atzo didaktikako klasean, hezkuntza formalaz eta ez formalaz hitz egiten segitu genuen.
Hainbat galderataz hausnartu genuen eta ariketa bat egiten aritu ginen.
Hezkuntza-gizarteratzea-kultura aukeratu genuen, txikitatik nolabait hezkuntza jasotzen dugulako eta gizarteratze prozesu baten ondorioz kultura jasotzen dugu.
Niretzako Hezkuntza zera da, edozein lekutik ikasten edo irakasten dizkizuen hainbat jarrera edo jokabideak dira.
Kultura: zure gizarteak erakusten dizkizun baloreak dira.
Gizarteratzea: Beste gizarteekin kontaktuan jartzea komunikatzea eta beraiekin harremanak edukitzea izango litzake.
Horregatik naiz eta taldeko ariketan beste ordena batean jarri nire ustez segun eta ze ikuspuntutik dagoen begiratuta hainbat ikuspuntu desberdin ikusi ditzazkegu:
  1.  Segun eta zein herritan zauden kultura desberdin bat edukiko duzu hortaz zure gizarteratze prozesua desberdina izango da eta ezartzen zaizun hezkuntza ere.
  2.  Gizarteratzen prozes bat eta gero hezkuntza bat jasotzen duzun eta horren bitartez kultura.
  3.  Hezkuntza bat jasoko duzu eta horrekin gizarteratze prozesu batean sartuko zara nun bertan zure kultura ikasiko duzu.

miércoles, 1 de febrero de 2012

2012/02/01

Atzo gelan hekuntza formala eta ez-formalaz irakurtzen, hitz egiten eta erreflexionatzen egon ginan gero mapa kontzeptual bat egin ahal izateko eta galdera batzuei erantzun ahal izateko.
hezkuntza formala eta ez formala banatzen duela ematen du izenburua begiratuta baina irakurtzen hasitakoan konturatzen gara bata bestearen osagarriak direla naiz eta helburu eta instituzio desberdinak izan, hau da, hezkuntza formalak helburu orokorragoak ditu eta legez baliatuta dago (tituluak ematen dizkizu), bestalde, hezkuntza ez-formala berriz, helburu zehatzagoa du eta ez ditu legerik (titulurik ez).